Eguraldia goibela izan eta, tarteka, euria egin zuen arren, milaka pertsona hurbildu ziren atzo Getxora San Nikolas Ikastolak antolatutako Ibilaldiaz gozatzera. Lau gunetan banatuta, askotariko ekintzak izan zituzten bertaratutakoek gozagai, eta, besteak beste, 1.000 ikasletik gora batu zituzten erronkak eta topaketa nabarmendu dituzte antolatzaileek, baita hasiera ekitaldia ere, non 1963tik hona hezkuntza-zentrotik igaro diren belaunaldian presente egon ziren.
▶️ #Ibilaldia 2024ari begira, @sanikolasikasto Ikastolako ikasleakaz hainbat elkarrizketa egin ditugu. Hona hemen emaitza 🤗
— Hiruka (@HirukaEus) May 26, 2024
Hona hemen eguneko informazio guztia ere https://t.co/eAZnyuwbFj pic.twitter.com/05ZX0HKJl4
Bizkaiko ikastolen aurtengo jaialdiaren bidez lortutako diruagaz, Haur Hezkuntzarako eraikin berria eraikitzeko lanak finantzatuko ditu San Nikolas Ikastolak. Hala ere, iragarri dutenez, oraindino goiz da jakiteko aurreikusitako helburuetara iritsi diren edo ez. Hala ere, herritarren erantzuna nabarmendu dute: "Itzela izan da, eta horrekin geratzen gara, getxoztarrek eta Euskal Herritik etorritako herritarrek txonbo egin dutelako ikastolan, euskaran eta euskal kulturan".
Hona hemen atzoko egunak utzitakoak, bideoan:
View this post on Instagram