Getxoko kaleak inbadituko ditu Ibilaldiak maiatzaren 26an, musika, dantza, kolore eta tradiziozko uholde urdin bategaz. Aurten, Bizkaiko ikastolen jaiak lau gune izango ditu, "publiko guztiarentzat esperientzia paregabea eta anitza sortuz", azpimarratu dute Unai Arzubiaga San Nikolaseko presidenteak eta Gaizka Arrizabalaga ikastetxeko zuzendariak.
Antolatzaileek azaldu dutenez, egitarau "inklusiboa eta parte-hartzailea" osatu dute, publiko guztiari zuzendutakoa. "Hasieratik, adinaren araberako segmentazioa saihestuko duen esperientzia inklusibo bat sortu nahi izan da, gune guztietan haur, gazte eta nagusientzako jarduerak eskainiz".
1.gunea San Nikolas Ikastola - Ibilaldiaren bihotza
Egitaraua
- 11:00-13:00 Erronka
- 11:00-12:00 Itxartu dantza-taldea
- 11:00-13:00 Topaketa HH
- 12:30-13:30 Tor Magoa
- 13:00-14:00 Zurrumurruen aurkako ipuin-kontaketa
- 13:30-14:30 Kadira
- 13:30-15:00 Aurpegi margoztu eskulanak
- 14:00-15:00 Herri-bazkaria
- 15:00-16:00 Bertsolariak
- 16:30-17:30 Yogurinha
- 17:30-19:00 DJ Kaktus
Klima aldaketa tailerra eta puzgarriak.
2. gunea San Nikolas plaza eta inguruak - Herriko kulturarekin topaketa
Egitaraua
- 11:00-12:00 Kimetz eta Biotz Alai
- 11:00-13:00 Topaketa LH 5-6
- 11:00-13:00 Erronka DBH 3-4
- 12:30-13:30 Zasi Eskola eta Agurra dantza-taldea
- 13:00-15:00 Herri kirolak
- 13:30-15:30 Haszten
- 14:00-15:00 Kontzertua: Zuriketan Beltz
- 15:30-19:00 Tailerrak Eskubeltz eskaut taldea
- 15:30-17:00 Itxas Argia dantza-taldea
- 18:00-19:00 Kontzertua: Bele
Puzgarriak eta azoka.
3.gunea Algortako Portu Zaharra - Itsasoari eta tradizioari omenaldia
Egitaraua
- 11:00-12:00 DJ Muxutritzzzz
- 11:00-13:00 Topaketa LH 1-2
- 12:30-13:30 Kontzertua: Nazka
- 13:00-15:00 Zirku tailerra
- 14:00-15:00 Kontzertua: Itziarren Semeak
- 15:30-17:00 Kontzertua: Xiberoots
- 17:00-19:00 DJ Bull
Suhiltzaileak, Euskaltel Txirrindularitza tailerra.
4.gunea Ereagako hondartza - Herriguneko hondartza
Egitaraua
- 11:00-11:30 Estitxu Robles
- 11:00-13:00 Topaketa LH 3-4
- 12:00-13:30 Zunba
- 13:00-16:00 Egurrezko jolasak
- 14:00-15:00 Kiki, Koko eta Moko pailazoak
- 15:30-16:30 Goazen
- 16:30-17:00 Bits festa
- 17:00-19:00 Bidean erromeria
Zientzia eta jasangarritasuna gunea, Euskrania eta Atfal (Sahara), egun osoan.