Ekainak 1

Zapatuan jarriko dute martxan TAO zerbitzua Ereaga hondartzan eta Portu Zaharrean

Iker Rincon Moreno 2024ko mai. 28a, 11:44

Portu Zaharreko aparkalekua, artxiboko irudian. © GETXOKO UDALA

Zapatuan, ekainaren 1ean, TAO zerbitzua indarrean egongo da Algortako Ereaga hondartzaren eta Portu Zaharraren inguruan (5. gunea), hondartza-denboraldiaren hasieragaz batera. Zerbitzua martxan egongo da gune horretan irailaren 30era arte, astelehenetik domekara, jaiegunak barne.

Ekainaren 1etik irailaren 30era arte egongo da martxan TAO zerbitzua gune horretan, eta ordutegia 10:00etatik 20:00etara izango da, etenik gabe, astelehenetik domekara eta jaiegunak barne.

Aparkatzeko tarifa espezifikoa honako hau da:

  • 0 minututik 16 minutura (barne), 0,20 €.
  • 16. minututik aurrera eta 600 minutura arte (hori barne), 0,0125€ zati horretako minutu bakoitzeko, 0,05 euroko multiploetan, egunean 7,50 € gehienez (ordu batek 0,75 € balioko du).

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun