Euriak ez du Solstizio eguneko sua itzali Getxon

Nahia Martinez Gondra 2024ko eka. 24a, 13:35

Domeka arrasti eta gau polita igaro zuten getxoztarrek: Udako Solstizioa ospatu zuten atzo, ekainak 23, Getxoko hainbat elkartek antolatuta. Hamaika lagun hurbildu ziren programatuta zeuden ekintzez gozatzera, eta euria egon arren, horrek ez zuen sua ezta festa giroa itzali ere.

Udari ongi etorria emateko aurpegi margoketa egin zuen Eskubeltz taldeak; Pagkakaisa, Pro Bolivia eta Sikapek dantzak egin zituzten eta magia ikuskizuna ere egon zen Andoni Magoaren eskutik. Gainera, ALBEtik bertso-saioa antolatu zuten June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lagogaz. Halaber, mokadu bat jateko unea egon zen, Abian Kultur Elkarteak, Getxoko Etorkinak Federazioak eta San Nikolas Zabalik prestatutako txokolate jana eta munduko postreakaz. Magia gehiago gehitzeko konjurua ere egin zuten Urdiango San Juan kantaitak eta Itxartu Dantza taldeak, azkenean, sua piztu zuten arte. Bertan, dantzan ibili ziren Txondorra eta Koroa Biluzik elkarteak. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun