Aste-akabu honetan, Getxoko Zubiletako sanjuanak ospatu dituzte, eta tradizio den moduan, Jon Deuna Suaz ere gozatu ahal izan dute. Agurra taldeagaz batera buruhandiez ihes egin zuten ume zein nagusiek, eta geroko txokolatadak herritarren gorputzak berotu zituen. Hala, Isasi Musikaliak jaia girotu zuen, jendeak euritan dantzan ere egin zezan. Bukatzeko, 22:15 inguru sua piztu zuten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!