Diotenez, gazteak ez dira inguruan ibiltzen, eta, ondorioz, zaila izaten ari zaie belaunaldi berriak batzea jai-batzordera. Era berean, auzoak bizi izan duen bilakaera kritikatu dute, hainbat komertzio itxi direlako azken urteetan, soilik lo egiteko auzo bilakatuz: "Auzoaren bizitza itzaltzen joan zaigu". Gaur egun, zortzi gizon-emakumek osatzen dute jai-batzordea, eta zereginetan laguntzeko prest dauden auzokide guztiei euren esker ona helarazi diete, "ezinbestekoak dira".
Aurtengo jaiak zelakoak aurreikusten dituzten galdetuta, argi dute: "Txikiak, sinpleak, baina familiarrak!"
Uztailak 19, barikua
- 17:00 Txikigune.
- 19:00 Txupinaren jaurtitzea eta buruhandiak.
- 20:30 Sardina-jana, Marisol arrandegiaren eskutik.
- 22:30 Kontzertua: Mambo Express eta Guda Dantza.
Uztailak 20, zapatua
- 10:30 Xake-txapelketa.
- 11:00 Txikigune.
- 13:00 Tortilla-txapelketa.
- 14:00 Blue magoa.
- 15:30 Kuadrillen txapelketa.
- 17:00 Txikigune.
- 17:00 Mus-txapelketa, Amara Berria tabernan.
- 18:00 Igel-toka eta txapela txapelketak.
- 19:30 Zirkua eta umorea, Batacazo konpainiagaz.
- 20:30 Saiheski-jana.
- 21:30 Bingo musikatua.
- 22:30 Kontzertua: Basati tiak eta DJ Oreinak.
Uztailak 21, domeka
- 11:00 Futbol eta saskibaloi txapelketak.
- 12:00 Txikigune.
- 13:00 Paella-txapelketa.
- 17:00 Ur guda.
- 17:30 Apar-festa.
- 18:30 Herri kirolak.
- 19:30 Sari-banaketak.
- 23:00 Zinema
- 23:59 Jaien amaiera.
Uztailak 26, barikua
- 19:00 Meza.
- 19:45 Euskal dantzak Berantzagi Dantza Taldeagaz.
- 20:30 Txitxi-burruntzia.