Segurtasun neurriei dagokionez, Itxas Argiak jakinarazi du garrantzitsua dela sua egiteko bonbonaren goma iraungita ez egotea, baita likido sukoiakaz kontuz ibiltzea ere. Urtero bezala, 100 bat parte hartzaile espero dituzte Aixerrotako zelaian, alde "ofizialean".
Uztailaren 25ean, egun handian, kotxeen sarrera baimenduta egongo da Aixerrotako zelaietara 08:00etatik 09:30era, beharrezko materiala gerturatzeko; ordutik aurrera, landak kotxez libre egon beharko dira.
Egitaraua
- 10:30 Nazioarteko Paella Lehiaketan izen-ematea.
- 12:00 Txalaparta deia UKTESTen eskutik.
- 12:05 Aurreskua.
- 12:10 Dantza emanaldia Itxas Argia dantza taldeko txikien eskutik.
- 13:30-14:30 Paellen aurkezpena.
- 17:30 Sari-banaketa.
- 18:30 Erromeria Garilak 26 taldeagaz.