Lekukoa jaso ostean, galdakoztarrek nabarmendu dute datorren urtekoa ere ez dela egun bakarreko jaialdia izango soilik, urte osoan garatuz doan proiektua baita Ibilaldia. Hala ere, egun handia maiatzaren 25a izango da, "familia zein lagunekin euskaratik eta euskaraz ospatzeko eguna".
Horretarako leloaren berri ere eman dute gaur, eta "Magaletik herrire euskera erdire" izango da.