Gune morea Getxoko udako jai guztietan egongo da

Erredakzioa 2024ko uzt. 18a, 13:07

Gune morea karpa baten azpian egongo da, eta toki segurua eta lasaia izango da.

Eraso sexualen biktimei zuzeneko arreta, gomendioak eta laguntza eskaintzea, indarkeria matxistaren inguruko sentsibilizazioagaz batera izango dira  Getxoko Udalak udalerriko jai jendetsuenetan jarriko dituen gune morearen helburuak. Iaz espazio horretan egindako lana modu positiboan baloratu zen, bai emandako arretari dagokionez, bai Udaltzaingoarekiko koordinazioari dagokionez.

Gune seguru horren helburua da arreta zuzena eta berehalakoa bermatzea, zaintzan eta bere iritzi eta nahiekiko errespetuan oinarritua, Ertzaintzagaz, Udaltzaingoagaz eta Udalagaz koordinatzeaz gain, eskura dauden zerbitzuei buruzko informazioa eman ahal izateko eta Udalaren jarduera, koordinazio eta erantzun publikorako protokoloa aktibatzeko.

Amaia Aguirre alkatea eta Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotzia bat etorri dira esatean “horrela, lanean jarraitzen dugu pertsonak errespetatzen dituen eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko jai-eredua sustatzeko. Era berean, Jai Batzordeekin eta mugimendu feministarekin koordinatzen jarraitzeko aurrera egiten ari gara, gure jaiak gune seguru bihurtzeko ".

Gune morea karpa baten azpian egongo da, eta toki segurua eta lasaia izango da, erasoa jasan duen emakumeari edo LGTBIQ+ pertsonari laguntzeko eta emakume profesionalek artatu eta aholka diezaioten. Erasoa jasan duen pertsonak gune morera joan gura ez badu, eskura dituen zerbitzuei buruzko informazioa emango zaio, hala nola informazio- eta arreta-zerbitzu espezializatua, eguneko 24 orduetan, 900 840 111 zenbakian, eta 112 zerbitzua, salaketa jartzeko, Ertzaintzak edo Udaltzaingoak lagunduta, eta/edo osasun-zerbitzuek artatua izateko.

Gune morearen ordutegiak

    • Aixerrotako paellak: uztailaren 25ean, 18:00-24:00 eta uztailaren 26an, 00:01-03:00. 
    • San Inazio jaiak, (Algortako etorbidean, batzokiaren ondoan): uztailaren 27an, 18:00-24:00; uztailaren 28an, 00:01-05:30 eta 23:00-24:00; uztailaren 29an,  00:01- 04:00 eta 23:00-24:00; uztailaren 30ean, 00:01-05:30 eta 23:00- 24:00, eta uztailaren 31n, 00:01- 05:30.
    • Romoko jaiak (Kalamua kalean, txosnen gunetik gertu): abuztuaren 1ean,  23:00-24:00; abuztuaren 2an, 00:01-04:00 eta 23:00-24:00; abuztuaren 3an, 00:01-05:30 eta 23:00-24:00, eta abuztuaren 4an, 00:01- 05:30.
    • Portu Zaharreko jaiak (txosna-gunearen sarreran): abuztuaren 9an, 23:00-24:00; abuztuaren 10ean, 00:01-05:30 eta 23:00-24:00; abuztuaren 11n, 00:01-05:30 eta 23:00-24:00; abuztuaren 12an, 00:01-04:00 eta 23:00-24:00, eta abuztuaren 13an,  00:01-04:00.
    • Mesedeetako jaiak, Areeta: irailaren 20an, 23:00-24:00; irailaren 21ean, 00:01-02:30 eta 23:00- 24:00, eta irailaren 22an, 00:01- 02:30. 

Arreta-gune moreak artatzen dituzten profesionalakaz harremanetan jartzeko aukera izango da, 747407311 telefono-zenbakira deituta ere.

Erlazionatuak

Algortako San Inazio jaiak

Iker Rincon Moreno mai 02 Getxo

Getxoko Nazioarteko Paella Lehiaketa

Iker Rincon Moreno uzt 10 Getxo

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun