Eraso matxistei aurre egiteko protokoloa ezarri dute Aixerrotako paelletan

Ander Zarraga 2024ko uzt. 25a, 08:11

Gaur, Aixerrotako landetan ospatzen ari diren Nazioarteko Paella Lehiaketan eraso matxisten aurkako babesgune bat jarri du Itaiak. Bronxeko iturri parean egongo dira 16:00etatik 22:00etara, eta norbaitek eraso matxistaren bat jasan edo ikusi badu, 604 251 349 telefono-zenbakira ere deitu dezake protokoloa aktibatzeko.

Itaiako kideek gogoratu dute egungo jai-giroa ez dagoela gizarte-eredutik salbuetsita, eta bertan ere jarrera matxistak eta erasoak erreproduzitzen direla. "Jai-eredu kapitalista egunerokotasunetik ihes egiteko bitarteko moduan ulertzen da eta testuingurua sortzen du biolentziaren areagotzerako. Biolentziaren areagotze horrek sektore zapalduenetan eragiten du; horren adibide dira emakume langileon kontrako erasoak", deitoratu dute.

Hori dela eta, "ezinbestekotzat jo dute langileak modu independentean antolatzea, "indarkeria matxista gainditzen lagunduko duten baliabideak martxan jarriz, emakume langileon zapalkuntzarekin amaitzeko".

Asmo horregaz, Itaiak eraso matxistei aurre egiteko protokoloa martxan jarri du gaur Aixerrotan ospatzen ari diren Nazioarteko Paella Lehiaketaren festarako. Hala, eraso baten biktima edo lekuko direnek Bronxeko iturri parean egongo den babesgunera jo dezakete edo 604 251 349 telefono-zenbakira deitu. Baliabide horien bidez protokoloa aktibatuko dute, behar duenari babes soziala, aholkularitza, salaketa publikorako bitartekoak zein uneko eta ondorengo laguntza eskaintzeko.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun