Lau egunetako parrandaren ostean, pijamaz zein arrantzalez jantzita, getxoztarrek agur esan diete Portu Zaharreko jaiei. Azken eguna astelehena izan arren, giroa ederra izan da goizeko lehen ordutik eta egunak aurrera egin ahala jendetza batu da marmitakoagaz eta festagaz gozatzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!