Tanzanian istripua izan duten aita eta semea kontziente, egonkor, pronostiko erreserbatuagaz daude

Ander Zarraga 2024ko abu. 16a, 11:28

Iker Castelo eta Gorka Ojinaga medikuek eman zuten pazienteen egoeraren berri komunikabideen aurrean. © IREKIA

Osasun Sailak jakitera eman du abuztuaren 4an Tanzanian istripua izan zuten Getxoko aita eta semea Osakidetzako Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean daudela, abuztuaren 13an Loiun lurreratu ondoren, kontratatutako bidaia-aseguruak abian jarritako hegaldiari esker.

Gorka Ojinaga Anestesia eta Bizkorketako zerbitzuburuak eta Iker Castelo Anestesia eta Bizkorketako mediku-laguntzaileak pazienteen balorazio klinikoa ere egin dute komunikabideen aurrean. Azaldu dutenez, pazienteak arriskutik kanpo daude, pronostiko erreserbatuagaz eta eboluzio klinikoaren zain.

Ospitaleratu ondoren, osasun-talde medikoak eta erizaintzako taldeak balorazio zehatza egin zien eta pazienteen egoera klinikoaren berri eman zion familiari, ez baitzuten presazko tratamendurik behar izan.

Batetik, aita ospitaleratze-solairu batean dago, traumatologia-zerbitzuaren ardurapean, eta ez du zainketa kritikorik behar.

Bestetik, 15 urteko adingabea kontziente eta egonkor dago, Anestesia eta Bizkortze zerbitzuan ingresatuta dago, mediku taldeak adierazi duenez, Afrikako ospitaleetan jasotako tratamendua egokia izan baita. Eboluzioaren arabera, pazientearen azterketa klinikoa osatuko dute Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko hainbat zerbitzu medikogaz egindako proba eta tratamenduakaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun