Getxo Folk jaialdiaren baitan, "Bizkaiko musikari musikalak" izeneko erakusketa antolatu du Itxartu taldeak. Antolatzaileek diotenez, alboka, txistua, trikitia, panderoa eta dultzaina dira euskal musika tradizionaleko tresnarik adierazgarrienak, eta erakusketa horrek joan den mendetik gaur egunera arte Bizkaian izan diren musikari garrantzitsuenetako batzuk izango ditu erakusgai, besteak beste, getxoztar musikariak.
Erakusketa Romo Kultur Etxean egongo da gozagai, gaurtik, hilaren 6tik, irailaren 24ra arte.