Egitaraua

Udako festei amaiera emateko traka, Areetan

Iker Rincon Moreno 2024ko ira. 17a, 10:51

Areetako jai-batzordea, 2023an.

Atzerako kontaketa hasi da Areetan. Abuztuan buru-belarri aritu ostean, bertako jai-batzordeak dena dauka prest Mesedeetako festei hasiera emateko. Taldea 16 gizon-emakumek osatzen dute eta, aitortzen dutenez, urtero zaila egiten zaie jaiok antolatzea, "abuztuan ezinezkoa delako ezer kontratatzea; beraz, iraileko lehenengo astean ibili behar gara arineketan", diote. Hala ere, jai-egunetan, "erraz" 20-25 pertsona batzen dira, eta hori eskertzekoa dela diote, "deskantsatzeko aukera ematen digulako".

Data esanguratsua dute ospakizunok, udari amaiera ematen baitiete. Hori horrela, jai-batzordeko kideek aldi horri "modu alai batean" agurra egiteko egitarau ahalik eta zabalena antolatzen saiatzen direla adierazi dute, adin guztiei begira. Hala, txikienentzako hamaika jarduera izango dira auzoan gozagai, baita adinekoentzako luntxa ere. "Gazteak ere ez ditugu ahaztu, eta gerria astintzeko hainbat kontzertu ere antolatu ditugu", iragarri dute. 

Diotenez, "jai lasai baina dibertigarriak" espero dituzte, eta, helburu hori betetzeko, askotariko ekitaldiak antolatu dituzte, adin guztietara begirakoak. Festetarako prestatutako ekitaldi guztien artean, domekan izango duten hitzordua nabarmendu dute: Barraskilo Lehiaketa, "tradizio handikoa gure jaietan. Espero dugu aurten ere arrakastatsua izatea". Horrez gainera, barikuan plaza "joko-eremu" bilakatuko dutela iragarri dute, baita bingo erraldoi bat ere.

Irailak 20, barikua

  • 13:00 Luncha adinekoentzat, Eskoletako plaza.
  • 17:00 Zezen mekanikoa, Eskoletako plaza.
  • 18:00 Motx pailazoa, Eskoletako plaza.
  • 19:30 Txupinazoa eta pregoia, Eskoletako plaza.
  • 20:00 Areetaolimpiadas - Haurren Jokoak, Eskoletako plaza.
  • 21:00 Bingo, Eskoletako plaza.
  • 21:00 Kontzertua: Delincuencia Senil, Laguntasuna kalea.
  • 22:30 Kontzertua: Los Toldos, Eskoletako plaza.
  • 00:30 Remember Time, Eskoletako plaza.

Irailak 21, zapatua

  • 10:30 Puzgarriak, Bizkaia Zubia plaza.
  • 11:00 Arrantza Lehiaketa, Bizkaia Zubiaren inguruan.
  • 12:00 Fanfarria Marching Band Getxo, ibiltaria.
  • 12:00 Sardina-jana, Eskoletako plaza.
  • 13:30 Herri kirolen erakustaldia, Eskoletako plaza.
  • 17:00 Ile-apainketa, pultsera, txapak eta giltzatakoak Tailerrak, Eskoletako plaza.
  • 16:30 Puzgarriak, Bizkaia Zubia plaza.
  • 17:30 Dantza Plaza - Berantzagi Dantza Taldea, Eskoletako plaza.
  • 18:30 Dantza Erakusketa - Vivó la Danse, Eskoletako plaza.
  • 20:30 Bingo, Eskoletako plaza.
  • 22:30 Areetako Sound Gaua: Galker, Eskoletako plaza.

Irailak 22, domeka

  • 08:00 Barraskilo lehiaketaren izen-ematea, Laguntasuna kalea. Aurkezpena, 13:00etan.
  • 10:00 Artisautza Azoka, Eskoletako plaza.
  • 11:00 Tortilla Lehiaketaren izen-ematea, Eskoletako plaza. Aurkezpena, 13:30ean.
  • 12:00 Show Magia, Eskoletako plaza.
  • 12:00 Mugikortasunaren Eguneko jarduerak, Xake plaza.
  • 12:30 Paella-jana, Eskoletako plaza.
  • 12:30 Zumba Solidarioa, Eskoletako plaza.
  • 13:00 Herri-bazkaria, Eskoletako plaza.
  • 17:00-18:00 Sari-banaketak, Eskoletako plaza.
  • 17:30 Zirku Erakusketa La Fabrik-en eskutik eta txokolate-edana, Eskoletako plaza.
Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun