Karpa hori jartzea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eskumena da, eta ikastetxeko ordezkarien eskaria izan da, baina, udal-iturriek azaldu dutenez, Udalaren laguntza izan du eskaera egitean.
Mihaela Jilavu Hezkuntza zinegotziak nabarmendu duenez, "IGEak eta ikastetxeko zuzendaritzak egindako lanari esker, eta Udalak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin duen koordinazio onari esker, erantzun ahal izan zaio eskaera horri, eta horrek mesede egingo die ikasleei, obrek irauten duten bitartean espazio estalia eta egokia emango baitie".