Belgikako Montignies-lez-Lens udalerrian izan da aste-akabu honetan, zapatuan eta domekan, bote luzeko Europako Txapelketa. Euskal Herritik, ordezkari bakarra lehiatu da torneoan, eta horixe izan da Algortako taldea, Bizkaia Algorta izenpean. Partida bi jokatu zituzten taldekako fasean, eta biak galdu zituzten, 3-6 Alacanteko Tibi taldearen kontra, eta 6-0 Montignies-lez-Lens belgikarren aurka.
Algortarrek nabarmendu dutenez, ohituta daudena baino joko ezberdinagoa izan da aste-akabukoa, eta horrek "nahikotxo" baldintzatu du euren jarduna. Hala ere, pozez hartu dute esperientzia, baita Herbehereak, Belgika, Frantzia eta Valentziako erkidegoko pilotariakaz izan duten elkartrukea ere.