Getxoko Udalak kontratazio berrietan euskara ez eskatzeko hartutako erabakia salatu dute

Ander Zarraga 2024ko urr. 30a, 09:45

LABek, ELAk eta Euskalgintzaren Kontseiluak elkarretaratzea egingo dute urriaren 31n, 11:00etan, Getxoko udaletxearen aurrean, langileen eta herritarren hizkuntza-eskubideak errespeta daitezela eskatzeko.

LAB sindikatuak gaitzetsi egin du Getxoko Udalak kontratazio prozesu berrietan euskararen ezagutza ez eskatzea erabaki izana, eta "eta epaitegietatik ezarritako doktrina atzerakoi eta euskarafoboa" bere egin dutela salatu du. Beraien ustez, erabakia atzerapausoa bat da eremu publikoan euskararen normalizazioan.

LABen arabera, EAJren udal-gobernuak bultzatutako politika horregaz, "uko egiten dio herritarren hizkuntza eskubideak bermatzear" eta "langileek euskaraz lan egiteko duten eskubidea ere urratzen du". LABen ustez, Administrazioa behar bezala euskalduntzeko, hizkuntza ofizial biak jakitea ezinbesteko baldintza izan beharko litzateke lanpostu berrietan

Hori salatzeko, LABek, ELA sindikatuagaz eta Euskalgintzaren Kontseiluagaz bat egin du, eta kritikatu du erabaki horrek euskara batzertzen duen administrazio publiko bat sustatzen duela, herritarrek arreta beren hizkuntzan jasotzeko duten eskubideari eraginez. Horregatik, urriaren 31rako elkarretaratzea deitu dute, 11:00etan, Getxoko udaletxearen aurrean, eta, gainera, azaroaren 4an sektoreak euskararen alde antolatu dituen mobilizazioakaz bat egingo dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun