Alerta meteorologikoen aurrean, Getxoko Udalaren komunikazio zuzen falta salatu du Gobela Ibaia Elkarteko kideek; gogoratu dutenez, ibaiaren ondoan bizi diren auzokideak arrisku maximoa duten guneetan bizi dira eta, gogoratu dutenez, alerta baten aurrean, Eusko Jaurlaritzako Emergentzien Zuzendaritzak gomendatzen du ibilgailuak kendu behar direla uholdeak izan daitezkeen eremuetatik. Hori horrela, deitoratu dute Udalak ez diela zuzenean jakinarazpenik egin, atarietan abisua paperean jarrita, "2008ko uholdeetatik hona egin izan duen bezala".
Horren aurrean, Udalak abisatzeko modu hori baztertu izana salatu dute, eta 2008ko ekainaren 1eko uholde haiek eragindako kalteak ekiditeko asmoz, "komunikazio-bide onenak" aldarrikatu dituzte, "komunikazio-bideak handitu behar dira, ez murriztu".