Zu Non, Han DA! dinamika Itzubaltzeta/Romora bueltatuko da, Casal liburudendaren eskutik

Iker Rincon Moreno 2024ko abenduaren 13a

Peru Magdalena eta Ibon Rodriguez.

Durangoko Azoka igaro da, baina oraindino horri lotutako ekitaldiak egiten ari dira han eta hemen. Hori horrela, hurrengo martitzenean, hilaren 17an, Peru Magdalena idazleak eta Ibon Rodriguez musikariak Lo Kantak liburuaren aurkezpen musikatua egingo dute Itzubaltzeta/Romoko Casal liburudendan, 19:00etan.

Magdalenak idatzi, Miren Asiainek ilustratu eta Rodriguezek abestuta ondu dute liburua. Sehaska-kanta berri bezain ederrak asmatu ditu Magdalenak,
etxeko txikienei lo egiten laguntzeko, eta liburu-jostailu berezi eta ederraz gainera, grabazioa ere eskaintzen digu, haurrari nola kantatu jakin dezagun.