23 urteko gizonezko bat arma zuriz zauritu zuten zapatu goizaldean Areetan. Udal-iturriek zehaztu dutenez, hainbat gazteren arteko borroka batean, mutila labanaz sastatu zuten. Udaltzainek lau gazte identifikatu zituzten auzo horretako metro-geltokitik gertu, eta arma trenbidera bota zutela egiaztatu ahal izan zuten. Zauritutako gaztea lekuan bertan artatu zuten osasun-langileek, eta larri eraman zuten Gurutzetako ospitalera.
Atxilotuetako hiru adingabeak dira, eta polizia-iturriek jakinarazi dutenez, horiek aske utzi dituzte Bizkaiko Probintzia Auzitegiko Adingabeen Fiskaltzatik igaro ostean. Laugarrena, 20 urtekoa, labankadaz eraso egitea akusatuta dago eta Getxoko Guardiako Epaitegiaren esku utzi ostean, epaileak kartzelara bidaltzea agindu du.