Egitaraua
- 11:00 Kalejira, Itzubaltzeta Txistulari Alaiak taldearen eskutik.
- 12:00 Txalaparta tailerra.
- 14:15 Artisauek emandako produktuakaz otzara baten zozketa.
Zapatuan, hilaren 21ean, San Tomas egunari lotutako jaia ospatuko du Ibar Nagusien Etxeak. Horretarako, egitarau oparoa prestatu du goizeko 11:00etatik aurrera. Besteak beste, tokiko artisauen erakusketa eta bertako ortuariak egongo dira ikusgai. Gainera, nola ez, taloa eta txorizoa dastatzeko aukera egongo da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!