Bideoa: © GERNIKA PALESTINA HERRI EKIMENA
Eguraldiaren ondorioz astebete itxaron ostean, atzo, domekan, Palestinako herriaren kontrako genozidioa salatzen duten irudiak erakutsi zituzten Itzubaltzeta/Romon. Ibaiondo kalean egon ziren goizean zehar ikusgai irudiok, eta, Gernika Palestina Herri Ekimenak iragarri duenez, hurrengo mobilizazioa urtarrilaren 5ean egingo dute, domekan. "Ez diezaiogun Palestinaz hitz egiteari utzi! Jarrai dezagun mobilizatzen!".
Bideoa: © GERNIKA PALESTINA HERRI EKIMENA
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!