Estatuan hautatutako 92 monumentuen artean, Begoñako galeriak da babes ekonomiko hori jasoko duen euskal monumentu zibil bakarra. Punta Begoña Fundazioaren Patronatuko kide Ignacio Uriartek nabarmendu zuenez, "hautaketak egindako lana aintzatesten du eta Galeriak herritarrentzako ekipamendu ireki gisa berreskuratzeko behin betiko bultzada da".
Begoñako galerien zaharberritzeak ikerketa akademikoa, erakundeen inplikazioa —Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren babesagaz— eta gizartearen parte-hartzea uztartuko dituela aurreratu dute. Prozesuan zehar, obrak eta jarduerak bateragarri egingo dituzte, hala nola bisita gidatuak, erakusketak, kontzertuak, tailerrak eta jaialdiak; izan ere, berriro ireki zituztenetik 100.000 bisitari baino gehiago izan ditu.
Azken fasea martxan 2025erako
Punta Begoña Fundazioak datorren urtean aurkeztuko du obren azken faserako Plan Kronologikoa, antzezpen-aretoaren egitura berreskuratzea eta indartzea eta monumentu-sarbidea zaharberritzea barne hartzen dituena. Arduradunek azaldu dutenez, jarduera horiek funtsezkoak dira espazioaren optimizazio funtzionalerako, eta Galeriak jarduera soziokulturalen, turistikoen eta zerbitzu publikoko jardueren zentro gisa sendotzea ahalbidetuko dute, baita erakusketak eta antzerkia, kultur topaketak eta prestakuntza-tailerrak antolatzea ere.