Aipatutako legearen arabera, erakunde publikoek ez diete diru-laguntzarik eman behar jarduera edo prozedura diskriminatzaileak dituzten elkarteei. Izan ere, indarrean dagoen ordenamendu juridikoa urratzen duten elkarteek baliabide publikoetara sarbidea murrizteko arriskua izan dezakete, diru-laguntzak barne. "Printzipio horren helburua da funts publikoak lege- eta etika-araudiak betetzen dituzten erakundeek soilik erabiliko dituztela bermatzea", azpimarratu dute salatzaileek.
Kirolariek gaineratu dutenez, Getxo Arraun Elkarteak "diskriminazioa" egiten du bazkide berrien onarpen-prozesuan, eta horrek zuzenean urratuko luke aipatutako 1/2002 Lege Organikoaren 4.5 artikulua. Ondorioz, Udalaren diru-laguntzen emate-prozedura berrikustea eskatu dute, elkarte horrek indarreko araudiak betetzen dituela ziurtatzeko.
Era berean, azpimarratu dute funtsezkoa dela diru-laguntzak jasotzen dituzten erakundeak legezkotasunaren, gardentasunaren eta gobernu onaren printzipioakaz bat etortzea, baliabide publikoek helburu demokratikoak eta legezkoak dituzten jarduerak susta ditzaten.