Epaileak behin-behinean artxibatu du Getxoko Europa ikastetxeko irakasle baten kontra zabaldutako sexu-abusuen kasua

Erredakzioa 2025ko urt. 28a, 09:59

Europa ikastetxea. © GOOGLE MAPS

Getxoko Instrukzio Epaitegiak behin-behinean artxibatu du Europa ikastetxeko irakasle baten aurkako sexu-erasoengatik abiatu zen auzia, froga nahikorik ez dagoela argudiatuta. Irakaslearen aurka lau urteko lau neskatoren familiek jarritako salaketek abiatu zuten iazko maiatzean ikerketa.

Irakasleak bi eta hiru urte artean zeramatzan Getxoko Europa ikastetxean lanean, eta salaketak publiko egin zirenean, ikastetxeak berehala apartatu zuen. Protokoloari jarraituz, kasua sakon ikertu da, eta txosten medikuek haurretako baten genitaletan sexu-erasoen zantzu arinak detektatu zituzten. Hala ere, psikologoek eta gizarte-langileek haurrek emandako testigantzak aztertuta, ez dute froga nahikorik aurkitu irakaslea inputatzeko.

Epaitegiak, Fiskaltzaren babesagaz, behin-behinean itxi du auzia. Halere, kasua ez da amaitu; etorkizunean froga berriak agertuko balira, berriro irekitzeko aukera egongo litzatekeelako.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun