Agate Deuna

Agate Deunari oles egitera atera dira ALBEko eta Lauaxeta AEK euskaltegiko lagunak

Iker Rincon Moreno 2025ko ots. 4a, 10:45

Eguzkia atera bezain pronto, kaleko hotza apurtzera irten dira ALBEko eta Lauaxeta AEK euskaltegiko lagunak, kantu-eskean.Goizeko bederatzietan bildu dira Hezetasuna auzoko euskaltegian, eta makilak sendo astinduz, loak hartutako bizilagunak esnarazi dituzte, haien kantuaren doinuan. Ondoren, San Nikolas Ikastolaren atarira gerturatu dira oles egiten jarraitzera, Larrañazubin baserriz baserri aritu aurretik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun