Errodaje batek oinezkoen eta txirrindularien trafikoan eteteak eragingo ditu Areetan

Erredakzioa 2025ko mar. 20a, 11:06

Bizkaia Zubiaren inguruan egingo dituzte grabaketak, besteak beste.

Getxo hainbat film eta telesailen agertoki izaten ari da egunotan. Hala, hurrengo aste-akabuan, martxoaren 28tik apirilaren 29ra, Bizkaia Zubiaren plazaren eta Abrako Itsas Klubaren inguruan eragina izango dute aparkaleku-guneak erreserbatzeak eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako mozketa puntualek, Katherine Zeta-Jones aktore galestarra protagonista duen Prime Video plataformarako telesail bat filmatzearen ondorioz.

Hala, martxoaren 28tik apirilaren 14ra, afektazio-eremua Bizkaia Zubiaren ingurua izango da, batez ere Paulino Mendibil eta Evaristo Txurruka kaleak eta plazarako sarbideak. Apirilaren 9an Bizkaiko Zubiaren plazaren kanpoaldean filmatuko da lanaldi osoan, eta, beraz, pertsonen eta autoen trafikoan eragina izango dute aldizkako mozketek.

Apirilaren 26tik 29ra filmaketa Abrako Itsas Klubean, kaiko pasealekuan eta ondoko kaleetan kokatuko da: Barria Arietagaz, Jose Luis de Ugarte eta Zugatzarte.

Kill Jacquie

Kill Jacquie telesaila hasi da daborduko Bizkaiko hainbat agertokitan filmatzen. Mendekuari buruzko thriller bat da, Nick Harkawayren eleberri batean oinarritua, eta Catherine Zeta-Jones aktore ezaguna du protagonista. Kokainagaz trafikatu eta hogei urtez luxuz betetako bizitza anonimoa bizi izan duen emakume aberats bati ematen dio bizia. Lasaitasun hori egun batetik bestera asaldatuko da jakiten duenean Zazpi Deabruak izeneko sikario

Prime Videon kaleratuko dute Erresuma Batuan, Irlandan, Herbehereetan, Turkian, Alemanian, Austrian, Suitzan, Liechtensteinen, Luxenburgon eta Kanadan, 2026an.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun