Getxoko herriko jaia da gaur, San Isidro eguna

Erredakzioa 2025ko mai. 15a, 07:45

Areetako Xake plaza, artxiboko irudian.

Gaur, hilak 15, San Isidro eguna da, 2025 urteari dagokion Getxoko herriko jai-eguna. Hori horrela, Getxoko Udalak jakinarazi du bere bulegoak eta gainontzeko udal-sail guztiak itxita egongo direla.

Getxoko Kultur Etxeko bulegoak, Udal Liburutegiak eta Euskaltegia, eta Andres Isasi Musika Eskola ere itxita egongo dira. Romo Kultur Etxean jai eguneko ordutegia izango dute, hau da, 09:00etatik 21:00etara (liburutegiak itxita egongo dira, erabilera anitzeko gelak ikasteko gaituko dira, baldin eta okupatuta ez badaude, eta ez da sarrera-salmenta zerbitzurik egongo).

Getxo Kirolak-en ere ez dituzte irekiko Fadura eta Gobelako jendearentzako arreta-bulegoak, eta kiroldegiak jaiegun arrunt gisa irekiko dira: 08:00etatik 21:30era.

Turismo Bulegoa zabalik egongo da ohiko ordutegian: Ereagan, 09:30etik 14:30 arte; eta 15:00etatik 18:00ak arte. Bizkaia Zubiko Informazio gunea ere irekita egongo da: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.

Andra Mariko jaiak

Herriko jai egun honegaz batera, sanisidroen hasiera izango da gaur, Andra Mari auzoan. Gaurtik aurrera, kalejirak, kontzertuak, umeentzako tailerrak, herri kirolak, dantzak eta eskupilota erakustaldiak, eta askoz gehiago egongo dira gozagai auzoan. Malakaten eta kiroldegiko aparkalekuan izango dira ekitaldi gehienak, eta giroa ziurtatuta egongo da, ume zein helduentzat.

Egitarau osoa ikusteko, hemen.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun