Guztira 14 taldek parte hartuko dute, 09:30etik aurrera, +50 eta +60 adin-tarteetan banatuta, eta bi egunean zehar 42 partida jokatuko dituzte, hiru zelaitan. Getxoko Walking Lions taldea anfitrioi lanetan arituko da, eta futbol ohikoaren alternatiba inklusibo eta osasungarri hau sustatzen jarraituko du.
Txapelketa zuzenean eskainiko du TeleBilbaok, eta hainbat babesle eta erakunderen laguntza izango du, hala nola Getxoko Udala.