Proiektu hori aurrera eramateko, sormen-prozesu bat garatu dute, gerora obran islatu dituzten elementuak atzemateko, gero collage piktoriko gisa landu dituztenak. Espazio naturala, espazio arkitektonikoa eta zeru-espazioa berdintasunez uztartzen dira horma-pinturan.
Aurretiazko dokumentazio-prozesuan, teknika plastiko eta digitalen bidez esku hartutako 250 irudi baino gehiago bildu zituzten sortzaileek. Horietan, zuhaitz-loreen protagonismoa oso garrantzitsua da, baita beste hiri-elementu bizigabe eta lerro zuzeneko batzuk ere. Horrela, organikoaren eta geometrikoaren arteko erlazio dialektikoa planteatu gura dute, azken elementu hori xake-taula baten laukitxoen bidez nabarmenduz, "Ibarretxeren sorkuntzari omenaldi gisa", nabarmendu dutenez.
Sormen prozesua herritarrengana hurbiltzeko asmoz, sormen taldeak ekainaren 5ean eta 6an gauzatuko den bitartekaritza prozesu bat garatu du. Hala, bisitaldi gidatuak egingo dituzte, ibilaldi gisa planteatuak, eta, horietan, obra honen inspirazio iturri izan diren hainbat elementu erakutsiko dituzte: Santa Eugenia plaza inguruan, Ezequiel Aguirre kalean, Lope de Vega kalean, Nafarroan eta Cervantes plazan.