Sustapenean mugikortasun urriko pertsonei egokitutako etxebizitza bi daude, eta, gainerakoetatik, logela bikoa 40 dira eta hiru logelako 11, 49 eta 82 metro koadro bitarteko azaleragaz. Interesdunek Etxebiden izena emanda egon beharko dira Getxoko etxebizitza-eskatzaile gisa, errolda-baldintzak bete beharko dituzte, beraien urteko diru-sarrerak 9.000 eta 45.022,57 euro artean egon beharko dira, bizikidetza unitatea gehienez sei kidekoa izango da eta ez dute etxebizitzarik jabetzan izan beharko.
Era berean, esleipena kupoen arabera egingo dute, hau da, gazteak, eskubide subjektiboa duten pertsonak, premia berezia dutenak eta kupo orokorra dutenak izango dute lehentasuna, eta errentaren, familia-osaeraren eta erregistroko antzinatasunaren arabera egingo dute prozesua.
Eskabideak telematikoki aurkeztu ahal izango dira etxebide.euskadi.eus helbidean, aurrez aurre Zuzenean edo Getxoko Herritarren Arretarako bulegoetan, edo postaz. Esleipen-prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten guztiek email edo gutun bat jasoko dute izena emateko datu guztiakaz.