Getxoko Udalak iragarri duenez, lehiaketa esparrutik kanpo dagoen eremuari erreparatuta, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak zaintza- eta kontrol-dispositibo bateratua ezarriko dute, modu "proportzionalean eta egokian", pertsonen segurtasuna eta ingurunea babesteko, muntaketa lanetan eta aurretiko prestaketetan.
Bestalde, duela urte batzuetatik egiten ari diren bezala, Udaleko hainbat sailek ingurumen-inpaktua gutxitzeko neurriak planifikatzen hasi dira: eremu babestuak balizatuko dituzte, hondakinen gaikako bilketa martxan jarriko dute eta suteen aurkako prebentzio-neurriak ezarriko dituzte, besteak beste.
Era berean, bitartekaritza-prozesu bat jarriko dute martxan kuadrillakaz, tokiak bertan, segurtasun- eta antolaketa-neurriei buruzko informazioa eta aholkularitza eskaintzeko. Bitartekaritza-taldea gizarte-hezitzaile batek eta arkitekto batek osatuko dute, eta kuadrillakaz etengabeko harremanean arituko dira, etxolen azpiegiturak behar bezala muntatzen direla bermatzeko.
Gainera, uztailaren bigarren astetik aurrera, Aixerrotako zelaietan bisita teknikoak egingo dituzte ezarritako neurriak betetzen direla egiaztatzeko. Azken bisita uztailaren 24an egingo da, ospakizunaren bezperan.