Egitaraua

Txo, hemen dira Portu Zaharreko jaiak!

Iker Rincon Moreno 2025ko abu. 8a, 18:10

Abuztuaren 9tik 12ra bitartean ospatuko dituzte aurten Algortako Portu Zaharreko jaiak. Iazko kuadrillen txapelketako talde irabazleak irakurriko du pregoia, eta horregaz batera hasiko dira festak. Lau egun horietan zer izango den jakin gura? Bada, hona hemen egitaraua! 

Abuztuak 9, zapatua

  • 12:00 Txupinazoa eta kuadrillen jaitsiera, Kasino plazatik Portu Zaharreraino, Ku-Klux fanfarreak girotuta. Jaitsiera iazko kuadrilla irabazleak irekiko du: Txakurtxirul. (Kuadrillen txapelketako lehenengo froga)
  • 17:00-20:00 Dj Reyk, txosna-gunean.
  • 17:00 Buruhandi eta txistulariak, Tellagorritik Portu Zaharrera.
  • 19:30 Sardina-jana, Asuerkan.
  • 20:30 Pregoia, agertoki nagusian, Txakurtxirul kuadrillagaz.
  • 21:00 Txo panpinaren jartzea, jai-batzordearen txosnan.
  • 21:00 Kontzertua, Portu Zaharreko plazan, Mambo Express.
  • 21:30 Umeentzako zinema, Dr. Pedro Bilbao plazan.
  • 22:00 Kontzertuak, agertoki nagusian, Gazte Txosnaren eskutik: Txoriburu Produkzions eta Hausten erromeria.

Abuztuak 10, domeka

  • 11:00-14:00 Umeentzako parkea beheko errepidean.
  • 11:00 Buruhandi eta txistulariak, Tellagorritik Portu Zaharrera.
  • 11:00 Kantupoteoa, Pedro Bilbao plazan.
  • 11:30 X. Tokata Rugby Touch, beheko belardian, Getxo Rugby txosnan.
  • 11:30 Patinetako hockey hastapen tailerra, agertokiaren atzean, Getxo Irristan txosnan.
  • 11:30 Boxeo entrenamendu irekia, Getxo Izarrak txosnan.
  • 12:00 Haurren kuadrillen jaitsiera, Ku-Klux fanfarreak girotuta, Kasino Plazatik Portu Zaharrera.
  • 13:15 Eusko-diskoteka Paco eta Urtza-gaz, Portu Zaharreko plazan.
  • 14:30 Kantu poteoa, Portuko plazan.
  • 16:30-18:30 Umeentzako parkea beheko errepidean.
  • 16:30 Altxaldiak, Portu Zaharrean (Kuadrillen txapelketako bigarren froga).
  • 19:00 Iluntze feminista, Bilgune Feministaren txosnan.
  • 19:30 Sardina-jana, Asuerkan.
  • 19:00 Dantza gidatu querra, Bilgune Feministaren txosnan.
  • 21:00 Kontzertua: La tropa, Portu Zaharreko plazan
  • 21:00 Musika jartzaileak, Bilgune Feministaren txosnan.
  • 21:30 Dantza erakustaldia, murrutzar handian, Itxas Argiak antolatuta.
  • 21:30 Zezensuzkoa.
  • 21:30  Umeentzako zinema, Dr. Pedro Bilbao plazan.
  • 22:00 Herriko taldeen kontzertuak, agertoki nagusian: Ilberri eta Noran.

Abuztuak 11, astelehena

  • 10:00 Sokamuturra (kukaña bertikala), hondartzan. (Kuadrillen txapelketako hirugarren froga).
  • 11:00-14:00 Umeentzako parkea, beheko errepidean.
  • 11:00-14:00 / 17:00-19:00 Erakusketa eta hastapen klaseak, La Kantera Skate Eskolaren eskutik, beheko errepidean.
  • 11:00-13:30 Haurrentzako jolasak, Portu Zaharreko plazan, Kids&Us.
  • 11:00 Haurrentzako aurpegi margotzea eta eskulanak, puzgarrien tokian.
  • 11:30-13:30 Umeentzako ergometro estropada, Getxo Arraun txosnan.
  • 13:00 Umeentzako hastapen klaseak eta minitenis hastapenak, Tenis Playa Getxo txosnan.
  • 14:30 Herri-goskaria, txosna-gunean, Gazte Txosna.
  • 17:00 Buruhandi eta txistulariak, Tellagorritik Portu Zaharrera.
  • 17:30 Bits jaialdia, beheko errepidean.
  • 17:30-20:00 Gazteentzako arrantza txapelketa, Riberan.
  • 18:00 Herri kirol erronka: Getxo Herri Kirol Taldea vs Iruka Crossfit, Getxo Herri Kirolak txosnan.
  • 19:00 Zumba Rosi, Ylenia eta Ritagaz, agertoki handian.
  • 19:30 Nasapuntakoa (haur eta helduentzako) eta helduentzako salto txapelketa, murrutzarretan. Ondoren, jostailuzko ahateen askatzea. 
  • 19:30 Sardina-jana, Asuerkan.
  • 19:30 Bertso-saioa: Kerman Diaz eta Maialen Lujanbio. Portu Zaharreko plazan.
  • 21:00  Kontzertua: Territorio Norte, Portu Zaharreko plazan.
  • 21:00 Kuadrillen antzezpen saioa, agertoki nagusian. (Kuadrillen txapelketako laugarren froga)
  • 21:30 Umeentzako zinema, Dr. Pedro Bilbao plazan.
  • 21:30 Zezensuzkoa.

Abuztuak 12, martitzena (Pijama Eguna)

  • 09:30 Marmitako lehiaketarako izen-ematea. Oharra: ezin da agertoki nagusia erabili.
  • 12:30 Marmitako lehiaketa, Etxetxun.
  • 18:00 Bertso-saioa, Portu Zaharreko plazan: Inazio Vidal, Galder Bilbao Txapi eta Unai Mendiburu.
  • 18:30 Marmitako lehiaketaren sari banaketa, Portu Zaharreko plazan.
  • 18:30-20:30 Elektrotxaranga: Watxin Machine, txosna-gunean.
  • 21:00 Kuadrillen lehiaketaren sari banaketa, agertoki nagusian.
  • 22:30 Erromeria, Orekka taldeagaz.

Abuztuak 13, eguaztena 

06:30 Txoaren erreketa eta jaiei amaiera emateko 
traka, murrutzar handian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun