Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Adierazpen Estrategikoa jaso du Getxoko Udalak, HAPOren behin betiko onarpenean aurrera egiteko

Erredakzioa 2025ko eka. 30a, 18:37

Getxo, airetik. Argazkia: GETXOKO UDALA

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) berrikusteko emandako Ingurumen Adierazpen Estrategikoa jaso du Getxoko Udalak. Hala, plana "behin betiko onartzeko" beste pauso bat aurrera eman dute Getxon.

Ohar batean, Getxoko Udalak azaldu du HAPO "etorkizuneko ikuspegiarekin, ingurumen-konpromisoarekin eta erantzukizun kolektiboarekin diseinatutako hiri-eredua" dela, eta "oso positibotzat" jo du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzaren ebazpena.

Udalak azpimarratu du ebazpenak berak jasotzen duela "jarraitutako prozedura zehatza eta parte-hartzailea izan dela, administrazioei, gizarte taldeei eta herritarrei egindako kontsulta barne, eta azken proposamenean alegazio eta hobekuntza tekniko ugari sartu direla".

Komunikatuan zehazten denez, Getxoko HAPO "etorkizuneko ikuspegia duen orainaldiko itun bat da, lurraldea modu koherentean antolatzen duena, natura- eta kultura-ondarea zaintzen duena, eta bizileku- eta ekonomia-beharrei erantzuten diena, hurbiltasun-, oreka- eta pertenentzia-logikaren arabera".

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun