Uribe Kostako jaiak 2025

Hona hemen Algortako saninazioetarako egitaraua!

Iker Rincon Moreno 2025ko uzt. 1a, 10:43

Uztailak 29, martitzena

18:00 Pregoia, Kukotz kuadrillaren eskutik, 2024ko kuadrilla-txapelketaren irabazleak, San Nikolas plazan; ikurrinari omenaldia eta txupinazoa. 
18:30 Kuadrillen jaitsiera irekia (kuadrillen txapelketan parte hartzen duten taldeentzako nahitaezko proba), San Nikolas plazatik hasita, Telletxeko plazaraino. Gune Irisgarria Telepizza aurrean (mugikortasun zailtasunak izan ditzaketen pertsonentzako gunea). 
19:00 Kontzertuak, Triku tabernaren eskutik. 
20:00 XX. Jota eta Arin-arin Txapelketa, Biotz Alain. 
21:00 Kontzertua Katea inguruan: Mairi. 
21:00 Kontzertuak txosna-gunean: Ilberri eta Aramu. 
22:00 Zezensuzkoa, Telletxeko errepidean.
22:00-01:30 Kontzertuak San Nikolas plazan: Dena, Sei Sega eta Kinkila. 

Uztailak 30, eguaztena 

09:30 Diana, herrian zehar.
11:00-13:30 Umeei eta gazteei begirako ekintzak, tailerrak eta puzgarriak, Biotz Alain.
11:30-13:30 Ume eta gazteei begirako kirol jarduerak, Telletxeko errepidean. 
11:30 Gazterdi txapelketako herri kirolak froga, San Nikolas plazan. (Gazterdi txapelketa, 12-16 urte artekoentzako kuadrilla txapelketa). 
12:00 Ume eta gazteentzako xake-tailerra, Biotz Alain. 
12:30 Kuadrillentzako herri kirolak froga (nahitaezko proba kuadrilla arteko txapelketan parte hartzen duten taldeentzat), San Nikolas plazan.
13:00 Bertso-saioa, Kasino plazan: Imanol Uria, Andoni Rekondo, Miren Artetxe eta Nerea Elustondo.
15:00-18:00 Gazteen eta helduen kuadrillen bazkaria (nahitaezko proba), San Nikolas plazan.
17:00 Kuadrillentzako bazkaloste girotua, San Nikolasetik abiatuta. 
17:00 Kirol erakustaldia Sinnergym-egaz batera, Kasinon. 
18:00 Kontzertua Katea inguruan: The Killer Rabits & Bravas. 
19:00 Saninazioetako jaitsiera tradizionala, Lau Bidetik Ereaga hondartzako barraketaraino (nahitaezko proba). 
19:00 Kontzertuak, Triku tabernaren eskutik: Madskins eta Coca D'Anxova.
20:30-22:00 Gazterdigaz musika eta dantza, San Nikolas plazan. 
21:00-03:00 Weepah Sound System, Telletxen. 
21:00 Kontzertua Katea inguruan: The White Room. 
21:30 Kontzertua Kasino plazan: Pockets. 
22:00 Musika/Kontzertuak Amezti inguruan. 
23:30-02:30 Kontzertuak San Nikolas plazan: Bidean erromeria. 
01:00 Plater itxiak txosna-gunean. 

Uztailak 31, eguena 

09:30 Diana, herrian zehar.
11:00-13:30 Umeentzako tailerrak eta puzgarriak, Telletxen.
11:30 Dantzari-taldeen bilkura, Kasunen. 
11:30 Gazterdi txapelketako rally-desafioa, Telletxeko errepidean. 
12:00  Dantzari-taldeen kalejira. 
12:00  Meza nagusia eta ohorezko aurreskua. 
12:00-14:30 Kalejira Kutxus Areatxu fanfarreagaz , San Nikolas plazatik abiatuta.
12:00 Euskarabenturako gazteen kalejira, joaldunek lagunduta, Satistegitik Muxikebarriraino. Ondoren, gazteei harrera.
12:30 Umeentzako txalaparta tailerra, Telletxen. 
12:30  Kuadrillen rally-desafioa (nahitaezko proba), Telletxeko errepidean. 
12:30 -14:00 Euskal dantzen agerraldia, Biotz Alain. 
13:00 Janari-desafio irekia: txakur bero pikanteak, Euskal Herria kalean.
13:00 Bertso-saioa, Kasino plazan: Jone Uria, Eli Pagola, Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi.
13:00 Mariatxiak Katea inguruko tabernetatik. 
15:00 Bertso-maratoia Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendigaz.
17:30 Erraldoien eta buruhandien konpartsen bilkura, Kasunen. 
18:00-20:00 Erraldoien eta buruhandien konpartsen kalejira. 
18:00 Nagusien luntxa, Zabala eskolan.
18:30 Zumba Rosigaz, Biotz Alain.
19:00 Nagusien dantzaldia Trio Mentagaz, Zabala eskolan.
19:00 Janari-desafioa kuadrillentzako (puntuagarria izango den froga gehigarria): txakur bero pikanteak, Euskal Herria kalean.
19:00 Kontzertuak, Triku tabernaren eskutik: Swamp String Band eta Sonic Angels. 
19:00 Musika emanaldia Katea inguruan: Likkle Tuco & Poisson Irie - Live Dub Mix. 
19:00 Kontzertua Amezti inguruan: Havana 537. 
20:45 Larraindantza, Telletxen. 
21:00-22:30 Gazterdigaz musika eta dantza, Telletxen.
21:30 Kontzertua Kasino plazan: Territorio Norte. 
22:00 Zezensuzkoa, Telletxeko errepidean.
22:00 Kontzertua Katea inguruan: Mr Klambs. 
22:00 Kontzertuak San Nikolas plazan: Rodeo eta Pinpilinpussies. 
22:00 Kontzertuak txosna-gunean: Skareggeasko eta Goxua DJ. 
23:00 Su artifizialen ikuskizuna.

Abuztuak 1, barikua

09:30 Diana, herrian zehar.
11:00 Umeentzako jolasak, tailer eta puzgarriak, Biotz Alain. Saharar herriari elkartasuna adierazteko ekitaldia Atfal elkarteagaz: tearen zeremonia eta henna zein maskara tailerrak, goizean zehar.
11:00 Umeentzako moto-lasterketa, Tellagorri plazan.
11:30-13:30 Ume eta gazteei begirako kirol jarduerak, Telletxeko errepidean. 
12:00-15:00 Kuadrillentzako tortilla-txapelketa irekia (nahitaezko proba) eta Gazterdi txapelketako janari-lehiaketa, San Nikolas plazan.
12:00-13:00 Master Class Bi Barre-ren eskutik. 
13:00 Bertso-saioa, Kasino plazan: Maialen Lujanbio, Oier Aizpurua, Maddi Ane Txoperena eta Etxahun Lekue.
13:00 Umeentzako bits-festa, ur-jolasak eta ur-gerra, Biotz Alain. 
14:00 Saharar herriagaz elkartasun bazkaria, Biotz Alain.
15:00 Gazte-bazkaria, Muxikebarrin. Ostean, bazkaloste girotua Assamer Band taldeagaz. 
16:30 Kalejira Patxarangagaz, San Nikolas plazatik abiatuta.
17:30 Mus Txapelketa, Abian tabernan. 
18:00 Kontzertua txosna-gunean: Assamer Band eta Iraultza.
18:00-20:30 Skate froga, Telletxeko taxietan. 
18:30 Ume eta familien jaitsiera, Kasinotik abiatuta. 
18:30 Buruhandiak herrian zehar, Sarrikobasotik abiatuta.
20:00 XXVII. Zutik Eneko Caballero futbito txapelketako finala, Batzokiko patioan.
20:00 Kalejira eta kantu poteoa Itxas Argiako Kantari Kanta taldeagaz, Salsidu tabernatik abiatuta, herrian zehar. 
21:30 Kontzertua Kasino plazan: LDF Mambo Express; ondoren, musika.
21:30 Kontzertua Katea inguruan: Moses & The Tablets. 
22:00 Zezensuzkoa, Xabier Imaz Pechotororen omenez, Telletxe plazan.
22:00 Kontzertuak San Nikolas plazan: Lukiek eta Naxker. 
22:00 Kontzertuak Amezti inguruan.

Abuztuak 2, zapatua

08:30 XXIV. Txipiroi Lehiaketaren izen-ematea, Biotz Alai plazan.
09:30 Diana, herrian zehar. 
10:00-14:00  IX Jose Ramon Arrupe Adiskidetasun Xake Txapelketa, Zabala eskolan.
10:00 VI. Algortagraff. Grafiti-erakustaldia, herrian zehar, eta umeentzako grafiti-tailerra, San Nikolas plazan. Artisten azoka Muxikebarrin. 
12:00-14:00 Poteo musikatua Drum’ n Karrogaz, San Nikolas plazatik. 
12:00 Igel-toka, Jose Luis Esteban Joselu zenaren omenez, Katean. 
12:00 Haurrentzako grafiti tailerra, Muxikebarri aurreko zuhaitzetan.
12:30  Ume eta gazteen Kantxa Kirol Moda Herri Krosa, Haria eta Getxotri elkarteek antolatuta.
13:00 XXIV. Txipiroi Txapelketaren lapikoen aurkezpena, Bihotz Alain.
17:00 III. Algortako San Inazio Xake txapelketa, Zabala eskoletan.
17:00  Herri Kirolak: Euskadiko ingude jasotze txapelketa eta Open Bizkaia 2025 (diziplina desberdinak), Telletxen. Sardina-jana ere egongo da.
17:30 Txipiroi Txapelketaren sari-banaketa, Biotz Alain.
17:30 Gazterdi txapelketako aktuazioak, San Nikolas plazan. 
18:30 Kuadrillen erakustaldi-saio irekia (nahitaezko proba), San Nikolas plazan. 
21:00 Zutik Eneko Caballero, Gazterdi txapelketaren eta kuadrilla txapelketen sari banaketak, San Nikolas plazan. Ostean, sokasalto kolektiboa.
21:30-22:00 Furgoen grafiti-erakusketa, Telletxeko errepidean.
22:00  Zezensuzkoa, Telletxeko errepidean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun