Ekintzaz beteriko jaiak Santa Ana auzoa biziarazteko

Iker Rincon Moreno 2025ko uzt. 11a, 11:50

Inguruko bizilagunen arteko harremanak hauspotzeko eta auzoa biziberritzeko aukera eskaintzen dute jai hauek. 

Santa Anako plazan ospatuko dituzte aurten ere auzoko jaiak, uztailaren 18tik 20ra bitartean, eta hilaren 26an ospakizun berezi bategaz emango zaie amaiera festei. Jaiak barikuan abiatuko dira, 17:00etan, Txikiguneagaz, eta, 19:00etan, jaiei hasiera ofiziala emango zaie txupinaren jaurtitzeagaz eta buruhandiakaz. Ondoren, 20:30ean, sardina-jana eta, 22:30ean, musika izango dira protagonistak. Zapatuan, goiz itzartuko da festa: 10:00etan, xake txapelketa; 11:00etan, saskibaloi txapelketa; eta 12:00etan, Txikigunea. Eguerdian, tortilla txapelketa eta magoaren ikuskizuna izango dira, eta arrastian, kuadrillen lehiaketa, Txikigunea eta igel-toka eta txapelaren txapelketak. Egunari amaiera emateko, 20:30ean, saiheski-jana eta, 22:30ean, kontzertua izango dira. Domeka ere bete-beteta egongo da: 11:00etan, futbol txapelketa; 12:00etan, Txikigunea eta, 13:00etatik aurrera, paella-lehiaketa, ur-guda, herri kirolak eta sari-banaketa egingo dituzte; 23:00etan zinemaz gozatzeko aukera izango da. Gauerdian, amaiera emango diete jaiei; baina astebete beranduago ospakizun berezia egingo dutela iragarri dute jai-batzordekoek. Zer ote? 

Uztailak 18, barikua

17:00 Txikigune.
19:00 Txupinaren jaurtitzea eta buruhandiak.
20:30 Sardina-jana.
22:30 Kontzertua.

Uztailak 19, zapatua

10:00 Xake txapelketa.
11:00 Saskibaloi txapelketa.
12:00 Txikigune.
13:00 Tortilla txapelketa.
14:00 Magoa.
16:00 Kuadrillen lehiaketa.
18:00 Txikigune.
19:00 Igel-toka eta txapelaren lehiaketa.
20:30 Saiheski-jana.
22:30 Kontzertua.

Uztailak 20, zapatua

11:00 Futbol txapelketa.
12:00 Txikigune.
13:00 Paella lehiaketa.
17:00 Ur-guda.
17:30 Bits-festa.
18:30 Herri kirolak.
19:30 Sarien banaketa.
23:00 Zinema.
23:59 Jaien amaiera.

Uztailak 26, zapatua

18:30 Ospakizuna.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun