"Urte askoan salaketak eta eskaerak egin ondoren, Udalak onartu egin zuen pinudia ixtea, eta orain perimetroa eta oihanpea babesteko garaia da. Iaz hainbat zuhaitzek kalte larriak jasan zituzten eta bat moztu ere egin zuten. Zementuak, kutsadurak eta lurraren aurkako erasoek aurrera jarraitzen dute", aldarrikatu du elkarteak.