Aixerrota goizean goizetik paella-usain eta jai-giroz bete zen. Toldo zuriz eta urdinez jantzitako dozenaka kuadrilla lanean aritu dira arroz-plater paregabeak prestatzeko, batzuk lehiaketarako, besteak, aldiz, gozagarri hutserako. 390 toldo jarri dituzte esparru ofizialean, "guztiak beteta", azaldu du Eskarne Unanuek, ekimena antolatu duen Itxas Argia elkarteko presidenteak.