Antolakuntzak programazio zabala prestatu du, gaixotasunari buruzko kontzientzia pizteko asmoz: kontzertuak, gune gastronomikoa herriko 13 ostalaritzako establezimenduren eskutik, kirol jarduerak, umeentzako ekintzak eta sentsibilizazio-tailerrak izango dira, besteak beste.
Jaialdiak, halaber, AEAren ikerketa sustatu eta gaixotasuna pairatzen duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko dirua bildu nahi du.
Getxoko Udalak 100.000 euroko diru-laguntza bideratu du lau eguneko ekitaldi hau antolatzeko, musikaz harago doan eta herritarrentzako doakoa izango den egitaraua bermatuz.