Areetako hondartzan topatutako lehergailua kendu dute Espainiako Armadako urpekariek

Erredakzioa 2025ko ira. 19a, 22:12

Goizean Areetako hondartzan agertu den lehergailua arratsaldean kendu dute Espainiako Armadako urpekariek. Ferrolgo basetik etorritako talde bereziak esku hartu du, eta 21:00ak aldera eraman dute objektua.

10:30 inguruan herritar batek hondartzan aparatu susmagarri bat ikusi zuela jakinarazi zuen, eta orduan eremua hustu zuten segurtasun neurriak hartzeko.

Behin urpekariak bertaratu eta lehergailua kenduta, hondartza berriro ireki dute jendearentzat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun