"Palestinaren alde eta Israelen aurka lerratzea, askatasunaren alde lerratzea da"

Hodei Torres · Ander Zarraga 2025ko urr. 13a, 16:47

Joan den barikuan, urriaren 10ean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako mobilizazioetan ehunka lagun atera ziren kalera. Besteak beste Itzubaltzeta/Romon eta Algortan, Palestinako emakumeek jasaten duten genozidioa salatzeko eta Israelen aurkako boikota eskatzeko egin zuten protesta.

Mugimendu feministak salatu zuen emakume palestinarrak direla okupazioaren lehen biktimak eta azken hilabeteotan 20.000 uneska-mutik hil dituztela, gosetea arma gisa erabiliz. Halaber, mendebaldeko herrialdeek Israelekiko duten konplizitatea eta haren pinkwashing politikak salatu zituzten, Palestina "barbaro" gisa irudikatzen dutelako. Manifestariek Palestinagaz elkartasuna adierazi zuten eta herritarrak interpelazio, presio eta boikot bidez jardutera deitu zituzten, "Ibaitik itsasora, Palestina izango da" lelopean.

Erlazionatuak

Palestinari elkartasuna adierazi dio Mugimendu Feministak

Hodei Torres · Iker Rincon Moreno urr 13, 10:40 Getxo

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun