2025/11/07 20:00

Musika

Xabier Solano & Jon Garmendia 'Txuria': "Bidasoatik harago"

Xabier Solano & Jon Garmendia 'Txuria': "Bidasoatik harago"
Muxikebarri Antzokia, Getxo

Xabi Solanok eta Jon Garmendia "Txuriak" hiru hamarkadatik gorako ibilbidea egin dute musikaren munduan, Etzakit, 4 itzal edo Esne Beltza taldeetan, baita bakarka ere, eta 250 abesti baino gehiagoko errepertorio zabala sortu dute. Oraingoan, Getxora datozkigu ipuin laburrak eta poemak batzen dituen ikuskizun, trikitiaz eta gitarraz lagunduta.

Sarrerak dagoeneko salgai daude irailaren 8tik aurrera Getxo Kulturaren webgune ofizialean.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun