Saioak urriaren 27, 28, 29, 30 eta 31n ari dira egiten 15:00etatik 19:30era, eta azaroaren 1ean eta 2an ordutegia izango da 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:00etara.
Muxikebarrin dantza esekiaren ikastaro berezia ari dira egiten egunotan. Saio praktikoetan parte-hartzaileek bertikaltasuna, aireko oreka, erritmo esekia eta espazioarekiko erlazioa hiru dimentsiotan landuko dituzte, gorputzaren adierazpena eta kontzientzia sormenez uztartuz. Maitane Sarralde dantzariak gidatutako ikastaroa mugimendu-arteetan interesa duten profesionalei zuzenduta dago, baina ez da beharrezkoa aurretiazko esperientziarik izatea.
Saioak urriaren 27, 28, 29, 30 eta 31n ari dira egiten 15:00etatik 19:30era, eta azaroaren 1ean eta 2an ordutegia izango da 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:00etara.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!