Artearen eta kulturaren alorrean, Martin Urrutia abeslari gaztea, El Reno Renardo taldea, Leyre Mesa sopranoa, Itziar Fragua aktorea, David Herranz argazkilaria, Veva Linaza margolaria eta Jaime Hayde diseinatzailea omendu zituzten, baita Aurora Velez poeta ere idazlea ere. Beste hainbat arlotako aintzatespenak ere banatu zituzten hala nola zientziakoa Ainhoa Magrachek jaso zuen, gizarte-balioen saria Xabier Oruetarentzako izan zen eta ondarearen aitortza Javier Camporentzat. Peru Urresti argazkilariak ibilbide profesionalaren sari berezia ere jaso zuen, urteetan zehar Getxoko historia grafikoa osatzen egindako lanagatik.
Argazkiak: Getxoko Udala.