Etxebizitzaren prezioen gorakadak, soldatek eta alokairuen desfaseak, oinarrizko produktuen garestitzeak… Zerk kezkatzen ditu Itzubaltzeta/Romo eta Areetako bizilagunak? Batzuek azken urteetan egoerak okerrera egin duela sentitzen dute; beste batzuek, ostera, oraindino bizi-kalitate ona dagoela uste dute, laguntza eta baliabide eraginkorragoak behar direla nabarmendu arren. Baina benetako galdera hurrengoko hau da: nolakoa da agerian dugun errealitatea?
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!