Zapatuan jokatuko dute Galeako olatu handien txapelketa

Iker Rincon Moreno 2025eko abenduaren 4a

Galeako Big Wave Challenge, olatu handien txapelketa, zapatuan jokatuko dute, abenduaren 6an. Hala jakinarazi dute gaur antolatzaileek, astelehenean alerta horia aktibatu eta gaur argi berdea eman ostean. Azaldu dutenez, depresio-trenak baldintza "bikainak" utziko ditu egun horretan, sei metro inguruko olatuakaz.

Txapelketa 08:30etik 16:30ra bitartean jokatuko dute eta, arduradunek baieztatu dutenaren arabera, munduko 30 olatu handien surflari onenek parte hartuko dute. Gizonezkoetan, daborduko birritan txapela jantzi duen Nic Lamb kaliforniarra arituko da, besteak beste; emakumezkoetan, Justine Dupont frantziarra, Europako olatu handiko surflari bikaina, 2022an Big Wave Awads saria irabazi zuena.

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Red Eléctrica Punta Galea Challenge (@redelectricpuntagaleachallenge)

 

 

Parte hartzaileak

Gizonezkoak
  1. Nic Lamb
  2. Mason Hyce Barnes
  3. Tony Laureano
  4. Pierre Rollet
  5. Xabi Lopez
  6. Conor Maguire
  7. Yago Dominguez
  8. Manuel Lezcano
  9. Axi Muniain
  10. Aritz Aranburu
  11. Indar Unanue
  12. Miguel Blanco
  13. Lucas Chumbo Chianca
  14. Ramon Navarro
  15. Grant Twiggy Baker
  16. Natxo Gonzalez
  17. Russell Bierke
  18. Francisco Porcella
  19. Tom Lowe
  20. Ibon Lopez
  21. Kosme Fernandez
  22. Zuku
  23. Endika Ruiz
  24. Txaber Garminde

Emakumezkoak

  1. Laura Coviella
  2. Justine Dupont
  3. Nadia Erostarbe
  4. Laura Enever
  5. Felicity Palmateer
  6. Dominique Charrier
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun