Beste edizio batzuetan egindako kalkuluen arabera, jende asko egongo da (10.000 pertsona inguru), eta, beraz, Getxoko Udaltzaingoak trafikoa zaintzeko dispositibo berezia prestatu du ekitaldi horretarako. Galeako aparkalekua itxita dago trafikoarentzat, eta baimena duten ibilgailuak baino ezin izango dira bertara sartu.
Itsaslabarretarako sarbidea mugatua izango da, eta, beraz, Udalak eskatu du garraio publikoko zerbitzuak eta aipatutako anezka-autobusa erabiltzea.
Udal-hilerriko zelaia gaituko dute ibilgailuak aparkatzeko, eta sarbide batzuk mugatuko dira ibilgailuen joan-etorria errazteko.