Gazteak Getxoko Epaitegian deklaratu zuen bariku goizean. Atera bezain laster, bezperan sastatzen saiatu zen pertsonagaz gurutzatu zen Algortako erdiguneko kaleetan. Gaueko bederatziak pasata, azken horrek hainbat labankada eman zizkion, jasandako erasoa itzuliz. Bien arteko gatazka aspalditik zetorrela azaldu du Udaltzaingoak.
Lehen atxiloketaren ondorioz epaileak urruntze-agindua eman zuen arren, neurriak gutxi iraun zuen.
Gertakariak udaltzainek dituzten baliabideei buruzko eztabaida piztu du beste behin ere. ERNE sindikatuak Udalari eta Segurtasun Sailari piperbeltz gasezko pistolak sartzeko eskatu die, horrelako egoera bortitzetan segurtasun osoz esku hartzeko. Era berean, ESANek urteak daramatza taser pistolak eskatzen, baina eskaera oraindik ez da ebatzi.