Jone Uria getxoztarrak kantatuko du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean, abenduaren 20an

Erredakzioa 2025eko abenduaren 11

Finalistak, Casillan. © BERTSOZALE

Abenduaren 20an, zapatuan, jokatuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, Bilboko Casillan. Zortzi bertsolari arituko dira saioan; horien artean, Jone Uria getxoztarra. Hauxe izango da bere zortzigarren finala.

Finalaren atarian elkartu zituen atzo, eguaztenean, Bertsozalek zortzi finalistak Bilboko Casillan: Aitor Bizkarra RuizAitor Etxebarriazarraga GabiolaGorka Pagonabarraga AgorriaJone Uria AlbizuriOihana Bartra ArenasOnintza Enbeita Maguregi,  Txaber Altube Sarrionandia eta Xabat Galletebeitia Abaroa. Gogotsu eta prest daudela kontatu zuten, eta saio ederra izango dela aurreikusten dutela. Euragaz batera egon zen Arantza Plaza txapel jartzailea ere, eta Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Elkarteko presidenteak gidatu zuen prentsaurrekoa.

Finalerako oharrak

  • Casillara nola heldu:

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak finalera garraio publikoan joateko gomendioa egin  du: Casillara heltzeko, Bilbora garraio publikoak eskaintzen dituen ohiko bideak erabili behar dira. Bilboko Metroan joanez gero, Indautxuko geltokian jaitsi behar da, eta Areiltza Doktorearen atetik irten. Bestalde, zenbait udal zein bertso eskolek autobusak antolatu dituzte herrietatik finalera joateko. Horiek erabiltzea ere aholkatzen du antolakuntzak.

  • Ateen irekiera:

Casillako ateak 15:30ean zabalduko dituzte. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak sasoiz joateko gomendioa egin gura die bertsozaleei, jende asko batuko garelako eta azken orduan trabarik ez egoteko.

  • Umeen gunea:

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean zaintza gunea ipini du Bizkaiko Bertsozale Elkartean, Casillan. Bertso saioak irauten duen artean egongo da gunea zabalik, hezitzaileek zainduta. Umeek zein gurasoek egon ahalko dute bertan, eta zerbitzua doakoa izango da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun