Subflubialaren aurkako elkarretartazea egin dute Artatza-Romo institutuan

Izaro Garcia 2025eko abenduaren 17a

Subflubialaren proiektuak ikastetxeetan izango lituzkeen ondorio larriak salatu dituzte.

Artaza-Romo institutuko atarian ehunka lagun bildu dira subflubialaren proiektuak ikasleen osasunean eta segurtasunean izango lituzkeen ondorioak salatzeko. Subflubiala EZ! plataformak, hezkuntza komunitateagaz batera, Bizkaiko Foru Aldundiari obrak gelditzeko eskatu dio, ELA, LAB, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuen babesagaz.

Ikastetxeek salatu dute Aldundiak ez diela erantzun ekainean aurkeztutako eskaerari, eta, gainera, bere txosten teknikoak aldatu dituela leherketak baimentzeko, hasieran "onartezintzat" jo bazituen ere. Hezkuntza komunitatearen arabera, obrek kutsadura, zarata eta osasun-arrisku larriak ekarriko dituzte, bereziki arnasketa-arazoak dituzten ikasleentzat, prebentzio- eta babes-neurririk gabe.

Protestan parte hartu dutenek ikasleen osasuna bigarren planoan geratu ezin dela salatu dute, eta beraz, mobilizazioekaz jarraituko dute subflubialaren proiektua gelditu arte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun